XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Beraz, biar goizean zuen tokia nun dagon jabetu zerate.

- Baiña ez ditezela kontuan erori ez alkate, ez errejidore ta ez Bikarioa....

MARTIN Y. Jende xehak, jakitea aski da; ta auzotako maizter eta basarritarrekin bat egiñik zernaitarako prest egon!.

I GIZASEMEA - Kaletarrok ez degu uts egingo.

- An izango gera izkillu ta guzti.

II GIZASEMEA - Eizera ateratzeko aitzeki-maitzeki zakurrak ere eramango ditugu.

III GIZASEMEA - Jai egiteko beti da giro....

- Lana, sakristauak egin dezala.

SAKRISTAUA - Lana? Zakurrak zaunka sumatzean kanpaiak joko ditut beintzat.

- Eta, orain etxera zoazte, bazkaltzeko garaia dezute-ta.

- Emen ez dago ezer eta nere ustez onena Amarrandegi itxitzea izango zaigu.

OXER - Bai, goazen, baiña zalapartik atera gabe.

- Ez ogi puskatarik ez ardo txurruparik eskeintzen ez diguten ezkero, joan jaitezen! Tira! Perutxo! Mugi!.

SAKRISTAUA - Traguxka eskeñi? meza emateko ozta-ozta gelditzen ba-zait Sakristian...